Hasiera Informazioa Liburutegia
Liburutegia

Liburutegia_H
Gai ezberdinei buruzko liburu, aldizkari eta dossierrak aurki ditzakek/ditzaken.

-  Turismoa; bidaiatzeko gidak, landa-turismoko gidak, hotel, aterpetxe eta kanpinen gidak, errepideen atlasa, naturguneak, etab.

-  Hezkuntza: Lanbide hastapen moduluak, unibertsitate mailakoak, masterrak, graduondokoak, Euskal Herrian eta Espainian.

- Lana eta ikasketak atzerrian: bai lana bai ikasketak atzerrian egin nahi badituk/baditun lehen pausoak nola eman jakiteko informazioa lortuko duk/dun.

- Prebentzioa, osasuna: Drogei buruzko gida, jostailuei buruzkoa, elikadurari buruzko aholkuak, sexuari buruzkoak, kirola, etab.

Liburuak bulegotik maileguan atera ditzakek/ditzaken. Horretarako, bulegora etorri, informazio liburua eskatu eta hire datuak bertan utzi behar dituk/ditun.

Gida eta liburuak erosteko PROPOSAMENAK jasotzen ditxiagu bai bulegoan eta bai HEMEN

  • ALDIZKARIAK. (Bulegoan ikusteko aukera bakarrik zegok/zegon).

- Inguruko herrietako herri aldizkariak.
- Gazteei zuzendutakoak.
- GKEek argitaratzen dituztenak.
- Elkarteek egiten dituztenak.
- Aisia.
- Ekologia.
- Euskara.
- Kultura.
- Hezkuntza.
- ...

Hator eta egin hitzak/n aldizkari berriak erosteko PROPOSAMENAK. Ezin baduk/n bidali mezua HEMENDIK.

  • DOSSIERRAK (Bulegoan ikusteko aukera bakarrik zegok/zegon).

- Lana: asteburuetan Euskal Herriko zortzi egunkaritan argitaratu diren lan iragarki guztiak ikusgai dituk/ditun, bakoitzak eskatzen dituen baldintzen arabera antolaturik. Astean behinekoa.

- Oposizioak: Aldizkari ofizialetan argitaratu diren oposaketak dituk/ditun ikusgai. Astean behinekoa.

- Bekak: Erakunde, aldizkari ofizial eta elkarteek antolatzen dituzten bekak ikusgai. Astean behinekoa.

- Lehiaketak: www.gipuzkoangazte.info blogean ikus ditzazkek/n aukera ezberdinak.

Guzti hauek ASTEKO BOLETIN ELEKTRONIKOAN eta BLOGEAN ikus ditzazkek/n.

 

Argi!!

LogoGureProposamenak

LogoBidaliIradokizunak


[+]
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size