|
Udalaren zerbitzu hau hiretzako espreski egina zagok/zagon. Bertan hire interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa lortuko duk/dun, gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab.
Astero Azkoitian zein Gipuzkoako edozein herritan hiretzat antolatutakoaz informazioa jaso nahi baduk/badun egin hadi harpidedun asteko aldizkarian!!!
Galderak edota kontsultak posta elektronikoz egin nahi baditun/badituk, berriz, SAKATU HEMENTXE Gaztetxoa bahaiz, Artxamendi topalekua hire zain duk/n lagun artean ekintza ugari egiteko. Hire proposamenak ekarri eta elkarrekin antolatuko ditinagu/ditiagu, edota nola egin jakinaraziko dinagu/diagu. ERNE!
Hi haiz Gazte Informazio Bulegoa. Galdetzea LIBRE ta ekarpenak OHORE PASA HADI GURETIK!!!
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara
|