| Liburutegia |
|
- Turismoa; bidaiatzeko gidak, landa-turismoko gidak, hotel, aterpetxe eta kanpinen gidak, errepideen atlasa, naturguneak, etab. - Hezkuntza: Lanbide hastapen moduluak, unibertsitate mailakoak, masterrak, graduondokoak, Euskal Herrian eta Espainian. - Lana eta ikasketak atzerrian: bai lana bai ikasketak atzerrian egin nahi badituk/baditun lehen pausoak nola eman jakiteko informazioa lortuko duk/dun. - Prebentzioa, osasuna: Drogei buruzko gida, jostailuei buruzkoa, elikadurari buruzko aholkuak, sexuari buruzkoak, kirola, etab. Liburuak bulegotik maileguan atera ditzakek/ditzaken. Horretarako, bulegora etorri, informazio liburua eskatu eta hire datuak bertan utzi behar dituk/ditun. Gida eta liburuak erosteko PROPOSAMENAK jasotzen ditxiagu bai bulegoan eta bai HEMEN
- Inguruko herrietako herri aldizkariak. Hator eta egin hitzak/n aldizkari berriak erosteko PROPOSAMENAK. Ezin baduk/n bidali mezua HEMENDIK.
- Lana: asteburuetan Euskal Herriko zortzi egunkaritan argitaratu diren lan iragarki guztiak ikusgai dituk/ditun, bakoitzak eskatzen dituen baldintzen arabera antolaturik. Astean behinekoa. - Oposizioak: Aldizkari ofizialetan argitaratu diren oposaketak dituk/ditun ikusgai. Astean behinekoa. - Bekak: Erakunde, aldizkari ofizial eta elkarteek antolatzen dituzten bekak ikusgai. Astean behinekoa. - Lehiaketak: www.gipuzkoangazte.info blogean ikus ditzazkek/n aukera ezberdinak. Guzti hauek ASTEKO BOLETIN ELEKTRONIKOAN eta BLOGEAN ikus ditzazkek/n. |




